2016/10/21

Historiaurreko tresnen errepliken erakusketa

3. urtez jarraixan, Jose Julian Marquez elgoibartarrak, historiaurreko tresnen errepliken erakusketa prestau dau. Urtetik urtera pieza berri eta ikusgarrixauak sortzen ditxu, bere abilezia ikusgarrixari esker. Pieza orijinalen guztiz antzekuak itxen ditxu eta oso elegante geratu zaio aurtengo erakusketa ere.

Urriak 14an zabaldu zan eta 28arte egongo da ikusgai, Elgoibarko Kultur Etxian, astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20:30era.

Erakusketako argazki batzuk erakusten dizkizuet.



















Aurten, berrikuntza gisa, erotismuari lotutako pieza batzun erreplikak ere erakusten dizkigu.




Aurreko larunbatian tailerrak antolatu zitxuan, eta horren ostian, erausketako piezen inguruko azalpenak eman zizkien bertaratutako guztiei. Lan ona!

Jose Julian Marquez, azalpenak ematen

Animau zaitxezte erakusketa bertatik bertara ikustera!

Beste bat arte!

(Traducción al castellano)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina